Lelo horrekin definitu dugu azken urteetan Sorturen izateko arrazoia edo mi-sioa. Herri bizi bat, mobilizatua, kontzientziaduna behar dugu askapen prozesua bere helburue-taraino eramateko, 60 urteko bo-rroka zikloan ereindakoaren uzta jaso eta indarberrituta aurrera se-gitzeko. Bide horretan, garai ba-koitza irakurri eta horietara ego-kitzen jakin izan dugu, eta hori da bizirik eta indartsu jarraitzeko arrazoi nagusia.Ezker abertzalean asko erabil-tzen dugu inurri lanaren metafora.
Olatu mobilizatzaileen urteak izan dira hauek. Herri bulkadaz ETAren zikloa modu ordenatuan ixtea lor-tu dugu, aro berri bat irekiz. Preso, iheslari eta deportatuen etxera-tzeko bideari ekin diogu, inoizko mobilizazio jendetsuenetakoak eginez. Erabakitzeko eskubidea-ren aldeko mugimendua behetik gora sustatzen ibili gara. Pentsio duinen aldeko borrokan, zaintza grebetan eta sareetan, indarkeria matxistaren aurkako olatuan, pre-karietatearen aurkako borrokan eta enplegu duinaren aldekoan eskuz esku ibili gara beste milaka militanterekin batera. EH Bildun eta EH Bain buru-belarri aritu gara, eta etengabe indartu gara. Denetan Euskal Herria erreferen-tzia eta ipar hartuta, herriarekin, herritarron interesak defendatzen.Hurrengo orriotan egindako lana-ren lagin txiki bat aurkituko duzu, militanteon ahotik kontatuta.